Gazteria Résistant


Inscrit le : 15 Oct 2006 Messages : 358 Localisation : Euskal Herria
| Sujet: ETAren agiria / Comuniqué d'ETA Ven 9 Mai - 16:59 | |
| | Citation: |
ETA-REN AGIRIA ETAren agiria Euskal Herriari
09/05/2008 12:19:00
Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, honako ekintzak hartu nahi ditu bere gain:
-Martxoaren 30ean, Azpeitian, Izarraitz mendian telebista errepikagailu batean ezarritako lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.
-Apirilaren 12an, Lapoblacionen, telebista errepikagailu batean ezarritako lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.
-Apirilaren 17an, Bilbon, PSOEren egoitzaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.
- Apirilaren 20an, Elgoibarren, PSOEren egoitzaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.
Espainiako Gobernuak Euskal Herrian ezarritako salbuespen egoerak larriagotzen jarraitzen du. Demokraziaren oinarrizko lege guztiak urratuz, Espainiako Estatuak bere demokrazia formalaren mozorroaren azpian sekula aldatu ez duen izaera neofaxista disimulurik gabe erakusten jarraitzen digu.
Hautetsi independentistak instituzioetatik kanporatzeko estrategian kokatutako Arrasateko alkatearen kartzelatzea, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideen aurkako epaiketa fartsa, gazteen aurkako sarekada eta torturak edota Durangoko kaleetan Espainiako Polizia Autonomikoak herritarrak jipoituz eta atxilotuz utzitako argazkiak, PSOEren Gobernuak jokabide neofaxista eta errepresiboak indarberritzeko egindako apustua eta zeharo usteldurik dagoen PNVren arduradun politikoen saldukeriaren bertsiorik beltzena agertzen digute.
Ezker abertzalea anikilatzea helburu duen estrategia horren azken helburua, Euskal Herriaren independentziaren aldeko borroka indargabetzea eta Euskal Herriari ziklo autonomiko espainol berri bat inposatzea da. Espainiako hauteskundeen osteko mugimendu politikoek, PSOE eta PNVren artean Moncloako Estatutua berritzeko eta gure herriari itun autonomiko berri bat inposatzeko egitasmoa dutela iragartzen digute. Halako iruzur batek Euskal Herriaren asimilazioan sakontzea besterik ez luke ekarriko eta honenbestez, Euskal Herriaren askatasun osoa nahi dugunok 78an Espainiako Konstituzioari ez! esan genion bezala, egun ere ez! esaten diogu. Inposaketa egoerarik ez dugu sekula onartuko.
ETAk, ukazioaren aurrean eta askatasun demokratikoen defentsan herri gisa adierazten ari den borroka eta duintasun ereduak goratu eta bide batez Euskal Herriko Estatua eraikitzen jarraitzeko indarra eta determinazioa erakusteko deia luzatzen dio herritar orori. Lortuko dugu!
Euskal Herrian, 2008ko maiatzan
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A.
|
Source: Gara
Source: eitb24
| Citation: | COMMUNIQUÉ L'ETA revendique quatre attentats perpétrés entre mars et avril
09/05/2008 Dans un communiqué remis au quotidien Gara, la bande armée accuse les socialistes et le Parti nationaliste basque (PNV) de vouloir "anéantir" la gauche abertzale pour "désamorcer la lutte pour l'indépendance".
La bande armée basque ETA a accusé le Parti socialiste (PSOE) et le Parti nationaliste basque (PNV) de vouloir "anéantir" la gauche abertzale (patriote) et a revendiqué quatre attentats, selon un communiqué remis au quotidien Gara.
L'organisation armée estime que les derniers "mouvements" du PSOE et du PNV "font entrevoir un essai d'imposer un nouveau pacte autonomique".
L'ETA accuse le président du gouvernement espagnol, José Luis Rodriguez Zapatero, et le PNV de vouloir "anéantir" la gauche abertzale afin de "désamorcer la lutte pour l'indépendance et d'imposer un nouveau cycle autonomique espagnol en Euskal Herria (Pays Basque, NDLR)".
L'organisation armée a revendiqué les attentats contre les bureaux du parti socialiste du Pays Basque (PSE-EE) à Elgoibar et Bilbao et contre les relais de transmission à Azpeitia et Lapoblación. |
Source: eitb24 _________________

 |
|