AUPA GAZTE!Aurpegia estalita kolpatzen gaituzten zakur amorratuen herrian hazitako gazteria gara, tortura eta espetxearen gau ilunaren mehatxuak jateko arriskua duen gazteria. Ilusio garaiak euren ilunabarrera iritsi direla erakutsi nahi digutelako Parisen, Madrilen, Iruñean eta Gasteizen gotortzen diren korbatadunek.
Ez dute herri hau aitortu nahi izan eta konponbidea irabazi, askatasunarekin gehiago dutelako galtzeko irabazteko baino. Estatu arrazoiak dituzte batzuk eta diruaren epela besteek, baina bat egiten dute euren negozioak aseko dituen aurrekontuetan, gure eskubideak ukatuko dituzten aurreikuspenetan.
Eta eurek legearen, Konstituzioaren eta Liberté, égalité, fraternité-ren eta, kasik, Jaungoikoaren izenean hitz egiten duten bitartean kalean bizitzera kondenatzen gaituzte, aurpegia estalita dutenen mehatxupean; hitz egitea ere ukatu nahi digute “hablar” eta “parler” egitea nahi baitute, gure herriari eta izanari uko egin diezaiogun; eurek gure herria zulatuz diruaren paradisura eramango dituen tren azkarrak eraikitzen dituzten bitartean, herriak bizi dadin beharrezkoa duen hezkuntza sistema boloniar saltsan egosten duten bitartean.
Emakumeok, gazteok, herritarrok… €uroaren zeinuaren menpeko subjektu abstraktu garen gauera ekarri gaituzte, etsiko dugulakoan, bizitzari eta herriari bizkar emango diogunaren uste erdi ustelean. Baina ilunabar horretan, Independentzia hizki larriz idaztea erabaki dugu; Gaztetxea, Herri Eskola, Kontrainformazioa, Parekidetasuna eta Eskubideak idaztea erabaki dugun moduan.
Amestu dugu hamaika aldiz gauaren ilunean argiz idazten genuela INDEPENDENTZIA Euskal Herriko zeruan, iluntasunean ikusi egiten baitugu, argitasunean sinesten dugulako. Eta orain, ametsak amestu ordez betetzea erabaki dugu. Etorkizunak izen bakarra duelako: Independentzia!
Kontzertuak:
OSTIRALA 21:
Latzen
Etsaiak
Gu ta gutarrak
Amaiur
Edan
Xikinkei
Dj bull
LARUNBATA 22:
Ken7
Koma
Anestesia
Des-kontrol
Gose
Sorkun & Vice Presindentes
Dj Lpunto
Etam
IGANDEA 23:
Hesian
Canteca de macao
Banda basoti
Esne beltza
Katamalo
Tximeleta
Desoreka
Erdizka lauetan
IGANDEA 24:
Petti
Zpeiz mukaki
_________________

