FPL:Forum des Peuples en Lutte

Foru di i Populi in Lotta/Forom ar Pobloù a Stourm/Fòrum dels Pobles en Lluita/Foròm dels Pobles en Luta/Borrokan dauden Herrieri buruzko Forua/Anmagar n ugdaden itnaghen
 
AccueilAccueil  ­PortailPortail  ­CalendrierCalendrier  ­GalerieGalerie  ­FAQFAQ  ­RechercherRechercher  ­S'enregistrerS'enregistrer  ­MembresMembres  ­GroupesGroupes  ­ConnexionConnexion  
Poster un nouveau sujet   Répondre au sujetPartager | 
 

 PNV Español! Atxilotuak askatu! [Segi]

Voir le sujet précédent Voir le sujet suivant Aller en bas 
AuteurMessage
Gazteria
Résistant
Résistant


Nombre de messages: 358
Localisation: Euskal Herria
Date d'inscription: 15/10/2006

MessageSujet: PNV Español! Atxilotuak askatu! [Segi]   Ven 9 Mai - 21:56

Citation:
PNV Español! Atxilotuak askatu!

[2008-05-07]Barakaldon zipaioen eskutik emandako 5 euskal gazteren atxiloketen aurrean, erasoari erantzuteko deia egiten diogu euskal gazteriari. Independentziaren proiektua suntsitu nahi dute baina ez dute lortuko! Etorkizunak izen bakarra duelako: INDEPENDENTZIA!

Beste behin ere Independentziaren alde borrokatzen duen mugimenduaren aurka abiatutako gerra estrategiaren baitako eraso baten aurrean aurkitzen gara. Oraingoan ere euskal gazteria dianaren jo puntuan jarri dute.

Argi dago, PSOE eta PNV eskuz esku ari direla mugimendu independentistarekin amaitzeko bidean. Euren txakurrak askatzen dizkigute, batzuetan polizia nazionala, beste batzuetan Guardia Zibila eta gaurkoan berriz Zipaioak. Kateak askatu eta Euskal Herriaren alde lan egiten duen oro gupidarik gabe erasotzeko aginduarekin datoz. Ikusi besterik ez dugu azken aste hauetan jaso den argazkia: Durangoko ekitaldia debekatu ostean bertan parte hartzen ari ziren herritarren aurkako erasoaldia, atzo Arrasaten prentsaurrekoa eman behar zuten herritarrak identifikatzen, Portugaleten txakurrei alfonbra gorria jartzen eta gaur Barakaldon 5 euskal gazte atxilotu eta bertako gaztetxea itxi duzue!

Zuen proiektua (negozioa eta boterea azken batean) arriskuan jartzen duen mugimendu oro erditik kendu nahi duzue! PNV-ren interes bakarra herriaren kontura negozioa egiten jarraitzea da, beraz bide honetan komeni zaion aurpegia erabiliko du. Batzuetan PSOE-ri erreguka ariko da tratua egiteko (hau baita boterea mantentzeko bermea ematen dion aukera bakarra) eta beste batzuetan Euskal Herriaren aldeko adierazpenak entzungo ditugu (bozka abertzaleak irabazteko asmoz). Baina dagoeneko ez gaituzue engainatuko!

Guztiok dakigu zuen hautua zein den, dirua eta boterea mantentzea. Espainolekin batera eskutik emanda joatea! Espainol hutsak zarete!

Baina jai duzue euskal gazteriaren borrokarako grinarekin amaituko duzuelakoan bazaudete! Independentziaren proiektua egunez egun indartzen ari da eta euskal gazteok bide honi ekingo diogu. Ez gaituzue geldituko! Orain arte ikusi duzuen bezala euskal gazteriak aurrera egingo du, zuen eraso guztiei erantzungo diegu eta agerian geratuko da zuen saiakera oro antzua dela.

Azkenik, dei egiten diogu euskal gazteriari eraso honen aurrean kalera atera eta behar duen erantzuna ematea.

JO TA KE IRABAZI ARTE!


Source:

_________________


Revenir en haut Aller en bas
Voir le profil de l'utilisateur
 

PNV Español! Atxilotuak askatu! [Segi]

Voir le sujet précédent Voir le sujet suivant Revenir en haut 
Page 1 sur 1

Permission de ce forum:Vous ne pouvez pas répondre aux sujets dans ce forum
FPL:Forum des Peuples en Lutte :: Peuples sous occupation française :: Euskal Foruma-
Poster un nouveau sujet   Répondre au sujet